Lege-ohar honek www.arraunbizkaia.com (hemendik aurrera Weba) webgunearen erabilera arautzen du, eta aipatu Webaren jabea BIZKAIKO ARRAUN FEDERAKUNTZA (hemendik aurrera Webaren Jabea) da. Webgunearen Jabearen Webean nabigatzeak berarekin dakar bai erabiltzaile izaera, bai lege-ohar honetan jasotako xedapen guztiak, aldaketak izan ditzaketenak, erabat onartzea. Erabiltzeak webgunearen erabilera egokia egingo duela hitzematen du, legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafikoaren erabileren eta lege-ohar honen arabera. Erabiltzaileak Webaren Jabearen edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori ez betetzearen, ondorioz sor daitekeen edozein kalte edo galera dela-eta.
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, Webaren Jabea honako hau da
Sozietatearen izena: BIZKAIKO ARRAUN FEDERAKUNTZA
IFK: G48473974
Egoitza soziala: Martin Barua Picaza kalea 27, 48003 Bilbo (Bizkaia)
Telefonoa: 944446200
helbide elektronikoa: arraunbizkaia@asfedebi.eus
Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen 7. Erregistroan inskribatua.
Webgunerako eta bere zerbitzuetarako sarbidea askea eta doakoa da; hala ere, Webaren Jabeak bere webgunean eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk erabiltzeko baldintza bat jartzen du: aldez aurretik dagokion inprimakia betetzea edo aldez aurretik eremu pribatuan sartzeko baimena ematea. Erabiltzaileak bermatzen du Webaren Jabeari jakinarazten dizkion datu guztien egiazkotasuna eta gaurkotasuna, eta egiten dituen adierazpen faltsuen edo okerren erantzule bakarra izango da.
Erabiltzaileak beren-beregi hitzematen du Webaren Jabearen zerbitzuak eta edukiak egoki erabiliko dituela, eta ez dituela erabiliko, besteak beste:
Webguneko eduki guztiek, hala nola testuek, argazkiek, grafikoek, irudiek, ikonoek, teknologiak, software-ak, diseinu grafikoak eta iturburu-kodeak obra bat osatzen dute, eta Webaren Jabea da aipatu obraren jabea. Eta ezin da ulertu webgunearen erabilera zuzenerako behar-beharrezkoa den ustiapen-eskubideetatik bat ere erabiltzaileari lagata dagoenik. Laburbilduz, webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak bistaratu eta, hala badagokio, baimendutako kopia pribatuak egin ditzakete, betiere erreproduzitutako elementuak ez bazaizkie gero hirugarreni lagatzen, sareetara konektatutako zerbitzariei instalatzen ez bazaizkie eta inolako ustiapenik ez badute. Era berean, webgunean agertzen diren marka, izen komertzial edo edozein motatako zeinu bereizgarri guztiak Webaren Jabearenak dira, eta ezin da ulertu webgunearen erabilerak edo sarbideak erabiltzaileari horien gaineko eskubiderik ematen dionik. Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo jendaurrean jakinaraztea, bai eta ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu ez duen beste edozein egintza ere.
Jabetza intelektualaren edo industrialaren balizko urraketen inguruan edonolako oharrak egiteko, baita webguneko edozein edukiri buruzkoa egiteko ere, arraunbizkaia@asfedebi.eus helbide elektronikoaren bidez egin daiteke.
Webgune honetako edukiak izaera orokorra du, eta informatzeko baino ez da erabiltzen. Ez da erabat bermatzen eduki guztietara sartzea , ez eta eduki horien zehaztasuna, zuzentasuna, indarraldia edo gaurkotasuna, eta helburu jakin baterako egokia edo erabilgarria denik ere.
Webaren Jabeak, ordenamendu juridikoak baimentzen dueneraino, ez du inolako erantzukizunik izango honako hauen ondoriozko kalte-galerengatik:
Era berean, Webaren Jabeak uko egiten dio webgune honetatik kanpo dagoen gaineko informazioaren gaineko erantzukizunari. Web honetan agertzen diren esteken funtzioa erabiltzaileari webgune honek eskaintzen dituen edukiak zabal ditzaketen beste iturri batzuen berri ematea baino ez da. Webaren Jabeak ez du bermatzen eta ez du bere gain hartzen estekatutako guneen funtzionamenduaren edo irisgarritasunaren ardura; eta ez du iradokitzen edo gomendatzen horiek bisitatzea; beraz, ez da lortutako emaitzaren erantzule izango. Webaren Jabea ez da hirugarrenek hiperestekak jartzearen erantzule.
Webgune honek cookie teknikoak erabil ditzake (web-orrialdera sartzen denaren ordenagailura zerbitzariak bidaltzen dituen informazio-fitxategi txikiak), webgunea behar bezala ibiltzeko eta bistaratzeko beharrezkoak diren funtzio batzuk betetzeko. Erabilitako cookieak, edonola ere, aldi baterakoak dira, nabigazioa eraginkor egitea da euren helburu bakarra, eta erabiltzailearen saioa bukatzean desagertzen dira. Inola ere ez dute cookie hauek datu pertsonalik ematen, eta ez dira datu horiek biltzeko erabiliko.
Cookieak erabilita, halaber, posible da webgunea dagoen zerbitzariak erabiltzaileak baliatutako nabigatzailea ezagutzea, nabigazioa errazagoa izateko, eta sarbidea ematea, adibidez, bisita bakoitzean erregistratu beharrik izan gabe, aldez aurretik haientzako erreserbatutako eremu, zerbitzu, promozio edo lehiaketetan erregistratu diren erabiltzaileei.
Webgune honek analisi-cookieak erabiltzen ditu bisita bakarren kontrolerako funtzioa gaitzeko, erabiltzailearen nabigazioa errazteko helburuarekin. Weba bisitatzen duen erabiltzaile orori cookie hauen erabileraren berri emango zaio banner flotatzaile bat erabilita, kontuan izanik tratamendua onartuz gero cookie hauen erabilerarekin bat datorrela. Bere erabilera onartzen bada, banner-a desagertu egingo da, nahiz eta momentu oro bota daitekeen baimena atzera, eta informazio gehiago eskura daiteke gure Cookieen erabilera kontsultatuta.
Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal izango du cookieak jasotzen dituela ohartarazteko eta bere ekipoan cookie horien instalazioa eragozteko. Kontsultatu, mesedez, nabigatzailearen jarraibideak informazio hau modu sakonagoan izateko.
Webaren Jabeak zenbait datu pertsonal eskatu ahal izango dizkio Erabiltzaileari eduki edo zerbitzu jakin batzuk erabili ahal izateko, betiere EB 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Datuak babesteko politikari buruzko informazio gehiago webgune honetako "Pribatutasun Politika" atalean aurki dezakezu.
Webguneko zerbitzariek modu automatikoan antzeman ahal izango dituzte erabiltzaileak baliatutako IP helbidea eta domeinu-izena. IP helbide bat modu automatikoan ordenagailu bati esleitutako zenbaki bat da, Internetera konektatzen denean. Informazio hori guztia behar bezala inskribatutako zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da. Fitxategi horrek datuak prozesatzea ahalbidetzen du, orrien inprimaketa-kopurua, web-zerbitzariei egindako bisita-kopurua, bisita-ordena, sarbide-puntua eta abar ezagutzeko aukera ematen duten neurketa estatistikoak soilik lortzeko.
Webgune honekin edo bertan garatutako jarduerekin zerikusia duten eztabaida edo gai guztiak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da. Legeria horren mende jartzen dira berariaz alderdiak, eta Bilbotik gertuen dauden Epaitegi eta Auzitegiek izango dute haren erabilerarekin lotutako edo haren ondoriozko gatazka guztiak ebazteko eskumena.