Pribatutasun Politika

1. ERABILTZAILEARENTZAKO INFORMAZIOA

Tratamenduaren arduradunaren nortasuna

BIZKAIKO ARRAUN FEDERAKUNTZA da ERABILTZAILEAren datu pertsonalak tratatzearen Arduraduna, eta honakoa jakinarazten dizu: datuok bai apirilaren 27ko EB 2016/679 Erregelamenduan (DBEO) eta bai Datuak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DBEDBLO) ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

Informazio pertsonalari aplikatu beharreko printzipioak

Zure datu pertsonalak tratatzean, honako printzipio hauek erabiliko dira, datuen babeserako europar erregelamendu berriak eskatutakoarekin bat datozenak:

  • Zilegitasun-, leialtasun- eta gardentasun-printzipioa: Zure baimena beharko da zure datu pertsonalak helburu jakin baterako edo batzuetarako erabiltzeko, eta aurretiaz gardentasun osoz emango da horren berri.
  • Datuak minimizatzeko printzipioa: Derrigorrezkoak baino ez diren datuak eskatuko dira, erabileraren helburuaren araberakoak. Ahalik eta datu gutxien eskatuko da.
  • Gordetzeko epea mugatzeko printzipioa: Datuak tratamenduaren helburuetarako baino denbora gehiagoz gordeko dira, helburuaren arabera.
  • Osotasun- eta isilpekotasun-printzipioa: Zure datu pertsonalak egoki babesteko eta isilpekotasuna bermatzeko moduan tratatuko dira.
Datuen tratamenduaren xedea:

Erabiltzailearekin harreman komertziala izateko. Tratamendua gauzatzeko aurreikusitako ekintzak honakoak dira:

  • TArduradunaren webguneko harremanetarako bitartekoen bidez Erabiltzaileak egindako edozein motatako eskari, kontsula edo mandatuei erantzutea.
  • Merkatu-ikerketak eta analisi estatistikoak egitea.
  • Atal pribatuan egindako edozein izapide, Arduradunak sartzeko baimena eman eta gero.
Tratamenduaren legitimazioa:

Datuen Babesari buruzko Europako Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluak honela legitimatzen du tratamendua:

  • Erabiltzaileak baimenarekin: Baimen hori eskatzen duten cookie-ak onartzea.
  • Arduradunaren interes legitimoarekin: Merkatu-ikerketak egin eta Erabiltzailearen mandatuak, eskaerak eta abar kudeatu.
Datuak gordetzea

Datuak ez dira tratamenduaren xedeak eskatutakoa baino luzaroago gordeko, haiek gordetzeko legezko xedapenik egon ezean. Gordetzea derrigorra ez denean, datuak erabat ezabatuko dira, horien anonimotasuna bermatuta.

Datuak lagatzea

Ez da aurreikusten datu pertsonalak hirugarren batzuei lagatzea, komunikazioarekin zerikusia duten zerbitzuen hornitzaileei izan ezik, baldin eta tratamenduaren helburuak garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoa bada,; izan ere, horiekin Arduradunak sinatuak ditu konfidentzialtasun eta tratamendu-arduradunaren kontratuak, pribatutasunaren alorreko araudiak eskatu bezala.

Hala ere, webgune honek Analitycs cookieak erabiltzen dituenez, baldin eta Erabiltzaileak horien erabilera onartzen badu, zerbitzua Google, Inc.-ek, Delaware-ko empresa batek emango du. Horren egoitza nagusiaren helbidea honako hau da: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043 Estatu Batuak (‘‘Google’’)

Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu: zure ordenadorean dauden testu-fitxategiak dira cookieak, eta Titularrari lagundu egiten diote Erabiltzaileek Webgunea nola erabiltzen duten aztertzeko. Webgunearen erabileraren inguruan cookieak eratutako informazioa (IP helbidea barne) zuzenean igorriko eta artxibatuko du Googlek Estatu Batuetako zerbitzarietan. Informazio gehiago: https://analytics.google.com

Erabiltzailearen eskubideak:

Honakoak dira erabiltzailearen eskubideak:

  • Baimena edozein unetan atzera botatzeko eskubidea.
  • Zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, eramateko eta ezabatzeko eskubidea, eta datu horien tratamendua mugatzeko edo debekatzeko eskubidea.
  • Kontrol-agintaritzari erreklamazioa egiteko eskubidea (www.aepd.es), datuen tratamendua indarrean dagoen araudiarekin bat ez datorrela uste baduzu.
Eskubideak baliatzeko datuak:

BIZKAIKO ARRAUN FEDERAKUNTZA. Martin Barua Picaza kalea 27, 48003 Bilbo (Bizkaia). Helbide elektronikoa: arraunbizkaia@asfedebi.eus

2. ADINGABEKOAK

Adingabekoek ezin izango dituzte webguneko zerbitzuak erabili, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien aurretiazko baimenik gabe. Horiek denak izango dira euren zaintzapeko adingabeek web orrialdean egindako guztiaren erantzule bakarrak, baita aipatu adingabeen datuekin inprimakiak betetzen diren eta, hala badagokio, horietako laukitxoak markatzen diren kasuetan ere.

3. SEGURTASUN NEURRIAK

Datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen araudiarekin bat eginik, Arduradunak Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorreko (DBEO) eta Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoko (DBEDBLO) xedapen guztiak betetzen ditu, DBEOren 5. Artikuluko printzipioak. Horien bidez, zilegi, leial eta garden tratatzen dira interesdunarekiko, eta tratatutako helburuei dagokionez, egokiak, beharrezkoak eta mugatuak dira.

DBEOk eta DBEDBLOk ezarritako segurtasun-neurriak aplikatzeko Arduradunak bermatzen du antolakuntza-politikak eta politika teknikoak ezarri dituela, Erabiltzaileen eskubideak eta askatasunak babestea helburu izanik, eta horiek baliatzeko informazio egokia helarazi die.